– Uhaina kurtsoak eta formulak –
Hona hemen eskaintzen ditugun surf formula guztien xehetasunak :
Haur ala heldu, hasi berri nola trebatu, zure maila eta nahiari egokituko zaion formula aurkituko duzu. Kurtso guztiaksurf irakasle diplomadun batekin egiten dira. Irakasle guztiek itsas eta lehen sorospen titulua dute.
Ikastaro apalduaren prezioa :
1 – 2 kurtso: 45 €
3 – 4 kurtso: 40 €
5 – 9 kurtso: 36 €
10 kurtsotik goiti: 32 €
10 kurtsotik goiti, eskolako oporretatik kanpo: 27 €
Saio bakoitzeko iraupenean sartzen dira beroketa ariketak, teoria azalpenak eta praktika. Arreta berezia ezartzen dugu une oro segurtasun neurrietan.
Ikastaroetan gehienez 8 ikasleko taldeak osatuko ditugu.
Surfa baldintza klimatikoen menpe dagoen jarduera izanik, saioa deuseztatua edo beste hondartza batera mugitua izan daiteke. Kasu horretan, lekuz aldatzea eskolako furgonetarekin eginen dugu.
Proiektu berezi batentzat… dei gaitzazu: seminarioak, taldeak, enpresa komiteak, ezkondu aurreko agurrak, eskola ateraldiak…
Eskaera eta prezioentzat aurrekontua eskatu.