3 eguneko surf ikastaroa
120 € / ikasle
Hau da 40 €kurtsoa, prezioa 3-4 kurtsorendako
Surf egiten ikasteko ikastaro labur batean
Eskaintza hau aste egunetako 3 egunetan gauzatzen da. Honela, aste batez oren eta erdiko hiru saio izanen dituzu. Aukera ezin hobea uhainetan lerratzen ikasteko, lerratzearen plazera izanik helburu nagusia.
Hiru eguneko ikastaroaren alde onak :
- . Denentzako, hasi berriak, trebatuak eta hobetu nahi dutenentzat,
- . Irakasle diplomadun batekin,
- . Hiru egun aitzinamenduak antzemateko,
- . Segurtasuna eta lasaitasuna.
Kurtsoen kalitatea gure lehentasuna delarik, ahal bezain adin eta maila homogeneokoak diren taldeak osatzeko hautua egiten dugu eta bakoitzarentzat egokiak diren marea-tarteetan ezartzea.
Hori dela eta, ezin da ordutegi bat hautatu online erreserban eta lécole deitzen dizugu 06 60 78 93 49 zenbakira, kurtsoa baino 3-5 egun lehenago, ezagutzeko.
Azken orduko erreserbendako (48H), deitu leskola, erreserbatu aitzin, eskuragarritasunaren ezagutzeko.
Ikastaro apalduaren prezioa :
1 – 2 kurtso: 45 €
3 – 4 kurtso: 40 €
5 – 9 kurtso: 36 €
10 kurtsotik goiti: 32 €
10 kurtsotik goiti, eskolako oporretatik kanpo: 27 €
Nolakoak dira Uhaina surf kurtsoak ?
Surf kurtsoak lehentasunez marea beheran egiten ditugu. Eta mareak egunero gutxi gora behera ordu erdiz mugitzen direnez, kurtsoen orduak arabera mugi daitezke.
Irakasle bakoitzeko gehienez 8 ikasle (Frantses Surf Federazioaren araudia). Irakaslea kurtso denbora osoan uretan dago, ikasleak laguntzeko, zuzentzeko eta aholkuak emateko.
Kurtsoa hasi aitzin, harrera Kortsarioen hondartzan dugun etxolan egiten dugu. Ikasle bakoitzak kutxatila bat izanen du bere pusken uzteko. Irakasleak bakoitzari dagokion neoprenoa emanen dio, gorpuzkera eta urtaroaren arabera. Ikasleak aldatu direnean irakasleak bakoitzari bere taula erakustsiko dio. Ondotik, irakasleak taldea eramanen du kurtsoa eginen duten lekuraino.
Eguraldia eta itsasoa: eguraldiaren arabera eta bereziki itsasoa azkarra denean, kurtsoa Hendaian egin behar dugu. Kasu horretan, surf eskolako minibus batekin joaten gara.
Kurtsoaren antolaketa :
1) Behaketa praktikoa: irakasleak itsasoaren egoera aztertzen du ikasleekin: marea, uhainen izaera eta neurria, haizearen eta sagailoaren norabidea, korronteak. Lehenik zehar-korronterik dagoen begiratzen du eta gomendioak ematen dizkie ikasleei, bereziki lehorrean zedarriak hauta ditzaten uretara joan baino lehen.
2) Beroketa: urtaroa eta baldintzen arabera beroketa ariketak arinagoak edo luzeagoak izanen dira.
3) Ariketaren aurkezpena eta lehorrean praktikatzea: irakasleak hamar bat minutuko azalpen teorikoa ematen du hondarrean, eta ikasleek surferako oinarrizko teknikak errepikatu behar dituzte (zutitzea, postura atxikitzea, arraun egitea, eta abar).
4) Uretan praktikatzea: ikaslearen, taldearen mailaren arabera eta itsasoaren egoeraren arabera, bazterreko hagunak (uhain xuriak) hartuko dituzte, edo urrunago arraun egin uhainak hartzera (uhain urdinak).